Iraileko osoko bilkura, etzi

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 26a, 10:50

Zenbait kreditu aldaketa eta hiru mozio bozkatuko dituzte ostegunerako deitu duten osoko bilkuran.

Abuztuko etenaldiaren ostean, iraila amaierarekin bat, hilabeteko azken ostegun honetarako deitu dute osoko bilkura udaletxeko pleno aretoan. Zenbait kreditu aldaketa eta hiru mozio hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek.

Ohiko udalbatzarra
Eguna: irailak 28, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2023ko uztailaren 20ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko uztailaren 17tik irailaren 22ra (2023/734-2023/941).
3.- 5. eta 7. kreditu aldaketen espedienteen berri ematea (2023EKKA0005-2023EKKA0007).
4.- 6. kreditu aldaketaren espedientea onartzea (2023EKKA0006).
5.- Mozioa: "Vivimos un momento crucial para las próximas generaciones" (2023IMOZ0001).
6.- Mozioa: Usurbil Proiektua elikadura subiranotasuna lortzeko (2023IMOZ0003).
7.- Mozioa: "Auditoría causas exceso de mortalidad" (2023IMOZ0002).
8.- Galdera-eskaerak.