Pagazpe pilota elkartetik aditzera eman dutenez, pasa den larunbatean Hernaniko Tilos frontoian Euskadiko 1. Errebeldeak Fest pilota egokitu inklusiboko txapelketa jokatu zen. "16:30etatik aurrera, desgaitasun fisikoa duten pilotarien txanda izan zen. Desgaitasuna duten pertsonek gurpil aulkian jokatu zuten, eta Hernaniko pilota klubetik desgaitasunik ez duten pilotariek, berriz, zutik. Partida dinamiko eta estuak izan ziren eta gerturaturiko publikoak gustora bizi izan zuen pilotarien arteko lehia. Eta pilotarekin bukatzeko, gurpildun aulkian palan probatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek", berri eman dute Usurbilgo pilota elkartetik.
Emaitzak
Oier Azpeitia (C.D. Hernani) eta Aingeru Semperena (Usurbilgo Pagazpe) 23-25 Aimar Zabala (Hernani) eta Asier Navaridas (Kemen)
Leire Troitiño (Kemen) eta Garbiñe Tijero (Hernani) 24-25 Arritxu Troitiño (Kemen) eta Enara Macicior (Hernani)
Kirol agenda
Irailak 28, osteguna
19:00 Pilota partidak Aginagako frontoian:
Kadeteak, 1. maila: Santxo-Urruzola.
Nagusiak, palaz binada: Errasti-Salegi.
Irailak 29, ostirala
18:00 Pilota partida Usurbilgo frontoian:
Kadeteak, 3. maila: Indakoetxea-Jauregi.
18:30-20:00 "Emakumeak mugimenduan" ekimena Mikel Laboa plazan. "Egokitze orokorreko entrenamendua". Saio irekia emakume ororentzat.
Irailak 30, larunbata
18:00 Eskubaloi neurketa Oiardo kiroldegian:
Neurketa: kadete mutilak: Usurbil K.E.-Bergara
Urriak 1, igandea
10:30 60. Enrike Abril errebote txapelketako finalerdia Zubietako errebote plazan: Kanboarrak-Kapito Harri