"Samba badago" gaur Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 28a, 08:00

Osteguneroko Kultur Potearen baitan, samba erritmoak gaurkoan Artzabalen. Kontzertu gehiago asteburuan, kasu honetan, Aginagako jaietan.

Ostegunetako Kultur Potea gaur, irailak 28, Artzabalen; "Samba badago" taldea. Beste proiektu batean, Trio Do Portun du jatorria, brasildar doinu eta erritmoak jorratzen dituen taldean. Ildo beretik, Samba badago taldeak, samba, reggae eta bossa nova, gitarra, zeharkako flauta, perkusioa eta ahotsa dakartza Hernani aldetik. Ostegun honetan, hilaren 28an, Artzabalen joko dute arratsaldeko 19:00etan hasita.

Kontzertu gehiago Aginagako jaietan
Kontzertu gehiago baita, abiatzear diren Aginagako San Praixkuetan. Denetariko doinu eta errimoak bihar hasi eta urriaren 7ra arte:


Irailak 29, ostirala
19:00 "Son de hoy" musika talde kubatarraren emanaldia Eskola Txikiaren aurrean.

Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin saioa Eskola Txikiaren aurrean.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Viafara eta Ameba.
Ondoren, Dj Urdaira.

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
19:30 Distopia Elektrotxaranga! 
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.