Egunotan jasoko duzuen aste honetako NOAUA! aldizkariarekin batera banatuko dugu garraio zerbitzuen hilabeteotarako ordutegia. Gogoan izan, Usurbil zeharkatzen dute batetik, Euskotrenek, bestetik, baita autobus zerbitzu ezberdinek ere; Zumata-Donostia artekoak, Usurbil eta ospitaleak lotzen dituena baita udalerri honetatik Hernaniraino joan eta itzultzea ahalbidetzen duena ere. Horrekin batera, herri barruan Usurbilgo Udalaren Bide Bidez bus-taxi zerbitzua dugu.
Garraio zerbitzu hauen guztien ordutegiak kaleratu ditugu urtero moduan, poltsikoan edo poltsan eramateko moduko tamaina edo formatuan aste honetako aldizkariarekin. Astekariarekin batera jasoko duzuenaz gain, ale gehiago behar izanez gero, paperean NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dituzue, edota baita udaletxean ere. Online ere jaitsi ahalko duzue atari honetatik bertatik.
Lurraldebus
Hilabete hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" ari da eskaintzen Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus
Euskotren
Irailaren 11z geroztik "neguko" ordutegia du indarrean Euskotrenek. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333
Bus-taxia
Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. "Bidez Bide" zerbitzua ohiko ordutegian dabil berriz herrian barrena. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide