Tren zerbitzua ordu-erdiero igandean, Kilometroak jaialdira

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 29a, 08:12

Tren zerbitzuak ohi baino gehiagotan izango dira igandean, Kilometroak jaialdira joateko.

Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, igande honetan bertan, urriaren lehenean; aurtengoa, Errenteria, Orereta ikastolak antolatua "Erriola" lelopean. Hara joateko eta handik itzultzeko ohiko garraio zerbitzua indartuko du Euskotrenek. "Zarautz eta Amara arteko zerbitzua ere indartuko da, eta trenak 30 minutuan behin egongo dira, bi noranzkoetan", ohartarazi dute. Bestalde, Donostiako Amara eta Irun artean, "maiztasuna 15 minutukoa izango da (bi noranzkoetan)", iragarri du Euskotrenek. 

Errenteria aldera abiatu aurretik, "Euskotrenek trenez mugitu nahi dutenei ordutegiak aldez aurretik begiratzeko gomendatzen die". Bideotatik:
euskotren.eus
944 333 333

Boluntario beharrean
Laguntza behar dute igandeko jaialdiko antolaketan. Bereziki, komunen zaintza eta garbiketarako behar dituzte boluntarioak, baita argazkilari zein bideogileen lan talderako ere. Animatuz gero, kilometroak.eus atarian sartu eta kontsultatu behar dituzten boluntarioen zerrenda.

Zerrenda horren azpian dauden hutsuneetan datu pertsonalak idaztea aski da boluntario gisa izen-emateko. "Kilometroak Eguna antolatzeko ezinbestekoa dugu denon ekarpena", gogorarazi dute antolatzaileek. Horregatik, laguntza ematera animatzen dute. "Zatoz elkarlanean aritzera eta gozatzera! Elkarrekin eta elkarrentzako!". Informazio gehiago, kilometroak.eus atarian.

"Ikastolen proiektuarekiko atxikimendua sustatu nahi ditugu"
Hirugarrenez antolatu du Orereta ikastolak aurtengo Kilometroak jaialdia. "Herriko beste eragile batzuek ere Kilometroetan parte hartzea nahi dugu (horietako asko, gainera, Ikastolako ikasle ohi eta guraso ere badira). Herri bizia da Orereta-Errenteria, kultur ekimen handikoa, sormen handikoa. Herriko eragileekin eta banakakoekin lan eginez, herritarren parte hartzea eta Ikastolen proiektuarekiko atxikimendua sustatu nahi ditugu. Ikastola ere herri eragilea dela adierazi eta, bide batez, herriari eskerrak eman, urte hauetan guztietan Ikastolari eskaini dion babesagatik. Hori guztia euskaratik eta euskaraz egin nahi da. Herriko gainontzeko kultura eta hizkuntzei irekita, euskara eta euskal kulturatik abiatuta".

Segidan duzue igandeko jaialdirako prestatu duten eskaintzaren berri: