Giro ederrean kantari

Erredakzioa 2023ko ira. 30a, 13:06

Usurbilgo Euskal Kantu Taldea martxan da berriro. Udako etenaldiaren ondoren, gaur itzuli dira plazara. Kantu-jiran ibili dira eguerdi partean.

Entseguak, astelehenetan
Gaurtik hasita, kantu taldekoak hilabeteko azken larunbatean arituko dira kalejiran. Entseguekin ere hasita daude. Astelehenero biltzen dira, arratsaldeko 18:00etan hasita, Agerialdeko musika gelan.