Xumetik

"Zumeta 23" film laburra sarean ikusgai

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 2a, 13:45

Oskar Alegriak ekainean Zubietan grabaturiko "Zumeta 23" film laburra sarean zintzilikatu du Usurbilgo Udalak.

Irailaren 22 eta 23ko Xumetik herri jaialdiaren baitan estreinatu eta aurkeztu zen "Zumeta 23" film laburra sarean duzue ikusgai. Usurbilgo Udalak Youtuben duen kanalean zintzilikatu du. Bere enkarguz ekoitzi zuen ikus-entzunezkoa hain zuzen, Oskar Alegriak, joan den ekainean Zubietako errebote plazan. Lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) ikusi eta entzun daiteke "Zumeta 23".

"Zumeta 23"
Zuzendaritza Oskar Alegria.
Kamerak Juanfe Garces, Beñat Gereka, Luis Jambrina.
Audio eta soinu-postprodukzioa Luca Rullo.
Edizio eta irudi-postprodukzioa Luis Jambrina, Aitor Oñederra.
Makillajea Oihana Garde.
Atrezzo eta laguntzaileak Alicia Otaegui, Elias Alegria, Jon García Olabarri.
Pilotari pintoreak: Maite Ortiz de Mendibil, Manex Urtasun.
Kolore nahasketa, muralaren inspirazioa: Koldobika Jauregi.
Musika: Peru Galbete + “Urtsua uda”, Mikel Laboa.
Ahotsak: Agurne Alkorta, Arrate Eizagirre, Maria Jesus Tolaretxipi, Antonio Iparragirre, Iñaki Zugasti, Aitor Agirre, Aintzane Aizpurua, Nekane Zaldua.
Sinopsia: "Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Egun bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez".