Futbol partidak Haranen
16:00 Kadete mutilak: Usurbil FT-Arrupe Chaminade CDDF C
18:30 Gorengoen jubenilak: Usurbil FT-Hondarribia FE
Buruntzaldeko Ibilbideen 15. Eguna
Zehaztasunak: "Buruntzaldeko Ibilbideen Egunean Buruntzaldea eskualdea eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Ibilbideen egunean Usurbilen bi lekutatik atera daiteke: Aginagatik (Isostegitik) edo Santueneatik. Itzulerarako autobus zerbitzua egongo da, Aginagatik abiatuta".
BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 15. EGUNA
Eguna: urriak 22, igandea.
Ordua: 8:00-14:00.
Kontrolak, anoa eta argibideak eskainiko diren postuak ezarriko dituzte herri guztietan:
Andoainen eta Urnietan: udaletxe azpian.
Lasarte-Orian: San Pedro Elizaren ondoko plazan.
Usurbilen: Santueneko Zorrotzeko zubi parean eta Aginagako Mapil inguruan.
Urnietan: udaletxe azpian.
Bideetako seinaleztapena, udalerri bakoitzaren kolorean: Andoain urdina, Lasarte-Oria urre zaharra, Urnieta berdea eta Usurbil laranja. Udalerri guztietan bideei buruzko informazio panelak.
Ibilbideak:
ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – USURBIL. Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino). Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
ITZULI HANDIA: Buruntzaldeari 27 kilometroko itzulia, goizeko 8:00etan Lasarte-Oriatik abiatuta, Ostadar S.K.T.-koek antolatuta.
Lagungarria: Navi Ruta aplikazioa, telefono mugikorrarentzat egokia, ibilbideren bat egiterakoan informazioa modu jarraituan jasotzeko; kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak... Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarrian dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira. Kode horiek kontrol guneetan ere eskuragarri egongo dira.
Oparia: partaide bakoitzak txartel bat jasoko du abiatzen den irteera herrian, irteerako herriak zigilatuta. Bi ibilbide eginez gero, eskuoihal bat jasoko du oroigarri moduan. Andoain-Lasarte-Oria eta Andoain-Usurbil ibilbideak osatzen dituztenek oihala jasoko dute baita.
Itzulerarako autobus zerbitzua: 12:00etan irtengo da Aginagako Ezpaldiko gasolindegitik eta 14:00etan azkena toki berdinetik. Ibilbideko geltokiak: Aginaga (Ezpaldiko gasolindegia), Usurbilgo San Ignazio biribilgunea, Lasarte-Oriako Dorretxeko biribilgunea, Andoaingo Goikoplaza atzealdea eta Urnietako Kioskoa. Geltokietan jarriko dute autobus ordutegia, bestela hemen duzue:
-Aginaga, Ezpaldiko gasolindegia: 12:00, 13:00, 14:00.
-Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.
-Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.
-Andoain, Goikoplaza atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.
-Urnieta, Kiosko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40.
Oharra: autobus zerbitzua baliatzeko ibilbidearen abiapuntuan jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da.
Informazio gehiagorako: buruntzaldea.eus
Antolatzaileak: Buruntzaldeko udaletako kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Laguntzaileak: Andatza Mendi Elkartea (Usurbil), Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain), Ostadar S.K.T. mendizaleen saila (Lasarte-Oria), Super Amara eta Eusko Jaurlaritza.