Hainbat iragarkiren bidez, zenbait plaza hornitzeko hautaketa-prozesuaren behin betiko emaitzen berri eman du Usurbilgo Udalak egunotan. Azken jakinarazpenak astearte honetako, urriaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu ditu. Bi iragarkiotan Oinarrizko Lanbide Heziketako lau plaza hornitzeko hautaketa-prozesuaren behin betiko emaitzak plazaratu dituzte. Batetik, "administrazio berezia eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako lanbidetako pertsonal bi plaza (C2 taldea, bildutako laboralak, sukaldaritza irakasleak) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuan izangaien behin betiko emaitzen zerrenda eta destinoa" onartu eta argitaratu du. Bestetik, "Administrazio berezia eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako lanbidetako pertsonal bi plaza (C2 taldea, bildutako laboralak, ileapainketako irakasleak) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuan izangaien behin betiko emaitzen zerrenda eta destinoa" ere plazaratu du Udalak. Bina hautagai zeuden hautaketa-prozesuotan.
Irailaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez ere, azkenik, "administrazio orokorra eskalako administrari azpieskalako 4 plaza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuan izangaien behin betiko emaitzen zerrenda eta destinoa" onartu eta argitaratu zuen Usurbilgo Udalak. Lau ziren hautagaiak.