Bota Punttubako helduen taldea martxan

Noaua Aldizkaria 2023ko urriaren 3a

Bertsotan aritzeko bilgunea ostegunero bilduko da Potxoenean.

Herri bilgune honetatik NOAUA!ri jakinarazi diotenez, “ikasturte berriarekin batera berriz ere martxan da helduen bat-bateko taldea. Bertsotan kantuan aritzeko gogoz dabilena gerturatu dadila ostegunetan 18:30etan Potxoeneara. Bertan ikusiko dugu elkar!”.

Txalaparta eskola
2023-24 ikasturterako izen-emateko epea zabaldu dute. Xehetasun gehiago bideotatik jaso daiteke: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com

Kantu Taldea
Hasiak dituzte entsegu saioak; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan. Aldaketarik ez bada, uda osteko irailaren 30eko lehen saioaren ondotik, urriaren 28an itzuliko dira berriz plazara  Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko duten kantu-jirarekin.

Lanbide Eskola
Urriaren 13ra arte, ezohiko matrikulazio fasea zabalik izango du Lanbide Eskolak, "soilik plaza hutsak dituzten zikloetan". Bulego ordutegian egin ahalko dira kontsultak, 8:00-14:30 artean edo 943 364 600 telefono zenbakian.

KzGunea
Astelehenaz, urriaren 2az geroztik egiten ari diren moduan, 9:00-13:00 artean zabalduko dute hilabete osoan. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Urriak 9-24, 11:00-13:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Urriak 25-27, 11:00-13:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Urriak 30-31, 11:00-13:00 "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net