70eko hamarkadaren amaieran, Troba Berriaren oinordekoak agertzen hasi ziren Kubako musika-eszenan: Santiago Feliu, Gerardo Alfonso, Carlos Varela... eta Frank Delgado. Igande honetan Sutegin arituko da zuzenean, beste bi musikariz lagunduta. Kuban eta Kubatik kanpo, kantautore iberoamerikar garrantzitsuenekin aritu da. Silvio Rodríguez, Luis Eduardo Aute, Fito Páez, Pedro Guerra, Ismael Serrano eta Daniel Vigliettirekin, besteak beste.
Hirukotea oholtza gainean
Sutegira hirukote formatuan etorriko da; Miguel Alejandro Valdés eta Yibrán Riverorekin batera. 40 urtetik gorako ibilbidea osatu eta gero, Frank Delgado Kubako trobaren enbaxadorean bilakatu da. Denbora honetan hamaika disko atera eta 20tik gora herrialdetan kontzertuak eskaini ditu, nazioartean duen ospe onaren seinale argia.
Frank Delgadoren kontzertua
Eguna: urriak 8, igandea.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "70eko hamarkadaren bukaera aldean, Troba Berriaren oinordekoak agertu ziren Kubako musika-eszenan: Santiago Feliu, Frank Delgado, Gerardo Alfonso, Carlos Varela... Kantautore iberoamerikar garrantzitsuenek deitu izan diote Frank Delgadori, beraiekin oholtzan aritzeko lankidetzan, besteak beste, Silvio Rodríguez, Luis Eduardo Aute, Fito Páez, Pedro Guerra, Ismael Serrano eta Daniel Vigliettik. Sutegira hirukote formatuan etorriko da; Miguel Alejandro Valdés eta Yibrán Riverorekin batera. Dagoeneko 40 urtetik gorako ibilbidea osatua du; eta, ondorioz, Kubako trobak duen kantari nabarmenenetakotzat hartzen dute gaur egun, beti ekinean, beti eraberritzen, Kubako antzoki handienak betetzen dituzten belaunaldi berrien erreferente. Hamaika disko atera izana eta 20tik gora herrialdetan kontzertuak eskaini izana nazioartean duen ospe onaren adibide argia da".
Sarrera: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.