Udarregi ikastola izan da, urriaren lehenean Errenterian ospaturiko Kilometroak jaialdiaren baitako Erronka ekimeneko aurtengo txapeldunordea. Ikastolen arteko lehian bigarren postuan sailkatu zen Usurbilgo DBHko taldea. "Parte hartzailea izan da, era berean, ikastolen jaietan klasiko bihurtzear den Erronka", antolatzaileen esanetan.
500 euroko saria
Udarregikoek 500 euroko saria irabazi zuten. Legazpiko Haztegi ikastolak batu zituen puntu gehien eta haiek 1.000 euroko saria eskuratu zuten, hirugarren postuan sailkatu zen Ibarrako Uzturpe eta 300 euroko saria jaso zuten. Hogei ikastoletako 280 ikaslek parte hartu zuten, tartean, Usurbilgo ordezkaritza batek.