Urte garai honekin bat datorren zikloa bueltan izango da Sutegin; "Udazkena Liburutegian". Liburutegia edo kultur-etxea bera elkargunea izango duten hitzorduei hasiera ematekotan dira. Lehen bi hitzorduak iragarri ditu urriko bigarren hamabostaldirako; "Bar Gloria" liburuari buruzko solasaldia egilearekin berarekin eta "Enperadorearen Kondaira" itzal antzerkia.
"Udazkena Liburutegian"
Urriak 17, asteartea
19:00 "Bar Gloria" liburuari buruzko solasaldia.
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Zehaztasunak: Nerea Ibarzabal Salegiren "Bar Gloria" liburua ahotan hartuko dute egilearekin berarekin.
Oharra: liburu honen aleak aurrez eskuragarri izango dira liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Urriak 24, asteartea
18:00 "Enperadorearen Kondaira" ikuskizuna.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Kondairak dio aintzineko Txinan, K.A. II. mendearen bukaeran, Wu-ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezerk ez zuen Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaiotzen da Itzalen antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatutako kondairekin".
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.