Garraio zerbitzuen ordutegi gehiago eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 10a, 08:00

Iraila amaieran NOAUA!rekin batera jaso zenituzten tren eta autobus zerbitzuen ordutegi gehiago paperean nahiz online eskura ditzakezue.

Gogoan izan, Usurbil zeharkatzen dute batetik, Euskotrenek, bestetik, baita autobus zerbitzu ezberdinek ere; Zumata-Donostia artekoak, Usurbil eta ospitaleak lotzen dituena baita udalerri honetatik Hernaniraino joan eta itzultzea ahalbidetzen duena ere. Horrekin batera, herri barruan Usurbilgo Udalaren Bide Bidez bus-taxi zerbitzua dugu. 

Garraio zerbitzu hauen guztien ordutegiak kaleratu genituen urtero moduan, poltsikoan edo poltsan eramateko moduko tamaina edo formatuan iraila amaierako aldizkariarekin. Astekariarekin batera jasoko duzuenaz gain, ale gehiago behar izanez gero, paperean NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dituzue, edota baita udaletxean ere. Online ere jaitsi ahalko duzue atari honetatik bertatik, segidan duzuen QR kodearen bidez.


Lurraldebus
Hilabete hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" ari da eskaintzen Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus

Euskotren
Irailaren 11z geroztik "neguko" ordutegia du indarrean Euskotrenek. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Bus-taxia
Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. "Bidez Bide" zerbitzua ohiko ordutegian dabil berriz herrian barrena. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide