2023ko ordenantza fiskalak

Jarduera ekonomikoen zerga eta asteroko merkatuari lotutako tasa ordaintzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 10a, 08:06

Onartua dagoen 2023ko ordenantza fiskalen egutegiari dagokionean, zerga eta tasa bana borondatez ordaintzeko epea zabalik dela ohartarazi du Usurbilgo Udalak.

Usurbilgo Udalak duela urtebete onarturiko 2023ko egutegi fiskalari erreparatuta, zabalik da zerga eta tasa bana borondatez ordaintzeko epea. Hala jakinarazi zuen Udalak urriaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Batetik, Askatasuna plazan asteroko merkatua egiteko bide publikoa erabiltzeagatik hirugarren hiruhileko tasa borondatez ordaintzeko tasaren errolda onetsi dela berri eman du Udalak. Errolda ohi bezala, Kontuhartzailetzan egongo da jarria hilabetez. Horrekin batera, urriaren 31ra arteko epea finkatu da tasa hori borondatez ordaintzeko. Xehetasun gehiago, aipatu moduan, hilaren 6ko GAOn.

Bestalde, urriaren 31ra arte irekia egongo da baita, jarduera ekonomikoen zerga borondatez ordaintzeko epea. Zerga horren errolda ere jendaurrean izango da ikusgai hilabetez, Udaleko kontuhartzailetzan, Udalak urriaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jakinarazi zuen moduan.


2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak -  aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (atxega jauregia, udal baratzak...).

Informazio gehiagorako, abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.