Ostegun honetan, Nagusien Lehen Mailako pilota partida eta futbol partidak

Erredakzioa 2023ko urr. 11a, 07:52

Ezohiko jai egunak tarteko, kirol hitzorduak oraingoan, ostegunetik aurrera izango ditugu. Pilota eta futbol partidak iragarri dituzte jai eguna izango den ostegunerako, urriaren 12rako. Baita datorren iganderako ere.

Ostegun honetan, Nagusien Lehen Mailako pilota partida jokatuko da Usurbilgo frontoian. Santxo-Urruzola Pagazpeko pilotari bikotea LAPKE taldearen aurka lehiatuko da. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Bestalde, bi futbol partida iragarri dira Haranen.

Kirol hitzorduen agenda

Urriak 12, osteguna
Futbola Haranen:
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT B-Billabona FKE B
16:30 Kadete mutilak: Usurbil FT B-Internacional CD B

Pilota Usurbilen:
18:00 Usurbilgo frontoian:
Nagusiak, 1. mailan: Pagazpe (Santxo-Urruzola)-Lapke 3

Urriak 15, igandea
Futbola Haranen:

11:30 Jubenilak, 1. maila: Usurbil FT B-Kostkas Mariaren Bihotza CD C
15:45 Kadete neskak: Usurbil FT-Urnieta CD
18:00 Gorengoen mutilak: Usurbil FT-Vasconia CD