Enrique Abril txapelketako finala igandean jokatuko da

Erredakzioa 2023ko urr. 11a, 08:09

Luzean (Donibane Lohizune) eta Kapito Harri (Uztaritze) taldeek jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finala. 10:30ean hasiko da norgehiagoka, Villabonako Errebote plazan.

Aurten ere ez da Gipuzkoako ordezkaririk izango Enrique Abril Errebote Txapelketako finalean. Iazko finalean, Luzean taldea izan zen Enrique Abril Errebote Txapelketako garailea. 13-4 emaitzarekin azpiratu zuten Hazparneko Noizbait taldea. Argazkia ordukoa da. Luzeaneko kideek aukera berri bat izango dute igande honetan.