Seigarren bira arrakastatsua Usurbilen amaituko duela iragarri berri du azken orduotan Gure Zirkuak. Bira honen azken geltokia Urbil pareko aparkalekua izango dute. Azaroaren 3tik 18ra hamabi emanaldi iragarri dituzte. Ikuskizunoz gozatzeko sarrerak datorren astelehenetik, urriaren 16tik aurrera salgai jarriko dituztela berri eman dute.
Egun eta orduotarako programatu dituzte ikuskizunok:
-Azaroak 3, ostirala: 19:00.
-Azaroak 4, larunbata: 16:30/19:00.
-Azaroak 5, igandea: 17:00.
-Azaroak 10, ostirala: 19:00.
-Azaroak 11, larunbata: 16:30/19:00.
-Azaroak 12, igandea: 12:00/17:00.
-Azaroak 17, ostirala: 19:00.
-Azaroak 18, larunbata: 16:30/19:00.
Gure Zirkua
Harrera jendetsua izan ohi du, Gure Zirkuak bisitatu dituen Euskal Herriko txokoetan. "Nortasun berezi, xelebre eta irribarretsua duten artistez osatutako konpainiak ezinezkoarekin jolas egin asmo du, eta beren ametsetako ikuskizuna eskaini. Beren arte eskuzabal eta herrikoia erakutsi nahi digute. Beren lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi dute herri osoarekin, adin eta maila guztietarako herritarrekin", hala aurkeztu digute Gure Zirkua bere sustatzaileek.
Iragarria dutenez, "Gure Zirkuan sinetsi ezin dena gozatuko dugu; eta karpa barruko giroa osatuko duten orekarekin, indarrarekin, arriskuarekin, trebetasunarekin eta pozarekin harrituko gara".
Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian.