Euskadi Literatura sarietako bat Joseba Larratxek jasoko du

Erredakzioa 2023ko urriaren 11

Euskadi Literatura sarien irabazleak gaur goizean eman dituzte aditzera. Euskarazko Literatura saria Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea (Pamiela) liburuarentzat izan da. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturakoa aldiz, Patxi Zubizarretaren Zerria (Erein) liburuarentzat. IIustrazioaren modalitatean, Joseba Larratxeren Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar) komikia gailendu da.

Epaimahaiaren esanetan, Joseba Larratxeren Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar) liburua "oso ondo landutako eta ebatzitako lana da eta hori erabilitako sekuentziazioan islatzen da". Maite Mutuberria, Maria Carmen Fernandez, Jose Carlos Torre, Miren Asiain eta Jose Antonio Morleseinek osatu dute epaimahaia eta euren iritziz, "proposamen fresko eta oroigarria, erreferentzia eta sinbolismo kulturalen asko jasotzen dituen obra konplexua da, baina irakurketa arina du. Mikel Laboaren musikaren erritmoa eta ikusizko interpretazioa nabarmentzen dira, baita ikuspegi desberdinen presentzia ere, hainbat irakurketa geruzarekin".

Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar) liburuaren gidoia Harkaitz Canok eta Unai Iturriagak idatzi zuten. Ilustrazio lana Joseba Larratxek egin zuen eta azken hau izan da saritu dutena.

 

Sari banaketa, azaroaren 15ean

Aurtengo Euskadi Literatura sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 15ean egingo da, Getxoko Muxikebarri Zentroan.