Eskualdea eta bertako bideak eta bide bazterrak hobekiago ezagutzeko aukera aparta dugu egunerokoan, baina bada urtean egun bat aproposa horretarako; Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna. Hamabosgarren edizioa, urriaren 22rako iragarri dute, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek.
Tokian tokiko mendizaleen elkarteekin batera, eskualdeko bideetan barrena txangoak egiteko gonbita luzatu digute. Ekimena "Buruntzaldeko Ibilbideak" egitasmoaren baitan kokatua dago. Bere bidez, "lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu". Besteak beste, "bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz".
Segidan dituzue xehetasunak:
BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 15. EGUNA
Eguna: urriak 22, igandea.
Ordua: 8:00-14:00.
Kontrolak, anoa eta argibideak eskainiko diren postuak ezarriko dituzte herri guztietan:
Andoainen eta Urnietan: udaletxe azpian.
Lasarte-Orian: San Pedro Elizaren ondoko plazan.
Usurbilen: Santueneko Zorrotzeko zubi parean eta Aginagako Mapil inguruan.
Urnietan: udaletxe azpian.
Bideetako seinaleztapena, udalerri bakoitzaren kolorean: Andoain urdina, Lasarte-Oria urre zaharra, Urnieta berdea eta Usurbil laranja. Udalerri guztietan bideei buruzko informazio panelak.
Ibilbideak:
ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – USURBIL. Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino). Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
ITZULI HANDIA: Buruntzaldeari 27 kilometroko itzulia, goizeko 8:00etan Lasarte-Oriatik abiatuta, Ostadar S.K.T.-koek antolatuta.
Lagungarria: Navi Ruta aplikazioa, telefono mugikorrarentzat egokia, ibilbideren bat egiterakoan informazioa modu jarraituan jasotzeko; kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak... Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarrian dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira. Kode horiek kontrol guneetan ere eskuragarri egongo dira.
Oparia: partaide bakoitzak txartel bat jasoko du abiatzen den irteera herrian, irteerako herriak zigilatuta. Bi ibilbide eginez gero, eskuoihal bat jasoko du oroigarri moduan. Andoain-Lasarte-Oria eta Andoain-Usurbil ibilbideak osatzen dituztenek oihala jasoko dute baita.
Itzulerarako autobus zerbitzua: 12:00etan irtengo da Aginagako Ezpaldiko gasolindegitik eta 14:00etan azkena toki berdinetik. Ibilbideko geltokiak: Aginaga (Ezpaldiko gasolindegia), Usurbilgo San Ignazio biribilgunea, Lasarte-Oriako Dorretxeko biribilgunea, Andoaingo Goikoplaza atzealdea eta Urnietako Kioskoa. Geltokietan jarriko dute autobus ordutegia, bestela hemen duzue:
-Aginaga, Ezpaldiko gasolindegia: 12:00, 13:00, 14:00.
-Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.
-Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.
-Andoain, Goikoplaza atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.
-Urnieta, Kiosko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40.
Oharra: autobus zerbitzua baliatzeko ibilbidearen abiapuntuan jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da.
Antolatzaileak: Buruntzaldeko udaletako kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Laguntzaileak: Andatza Mendi Elkartea (Usurbil), Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain), Ostadar S.K.T. mendizaleen saila (Lasarte-Oria), Super Amara eta Eusko Jaurlaritza.
Bideoaren egilea: Aiurri.