Azaroaren 5ean

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 35. urteurreneko ikuskizuna Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 11a, 10:53

Azaroaren 5ean "Urteak bete, abenturak bizi!" izeneko ikuskizuna eskainiko dute Oiardo kiroldegian.

Bueltan datoz Pirritx, Porrotx eta Marimotots Usurbila. Azaroaren 5ean izango da, igande goizez. Urteurren berezienari lotutako ikuskizuna plazaratuko dute Oiardo kiroldegian, taldearen 35. urtemugari lotutakoa hain zuzen; "Urteak bete, abenturak bizi!" izenekoa.

Adi, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko emanaldirako lekua hartzen hasi zaitezkete. Sarrerak eskuragarri dituzue dagoeneko usurbilkultura.eus plataforman.


Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna
Izenburua: "Urteak bete, abenturak bizi!".
Eguna: azaroak 5, igandea.
Ordua: 11:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Zehaztasunak: “35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarta erraldoia ere... Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!... Eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!”.
Nori zuzendua: haur eta gaztetxoei.
Sarrerak: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.