Honela izan da Euskadi Literatura Sarien jakinarazpen ekitaldia

Erredakzioa 2023ko urr. 11a, 19:11

Euskadi Literatura Sarien lehen hiru irabazleen berri eman dute gaur. Narratiba saria Arantxa Urretabizkaiak jaso du, Azken etxea nobelagatik. Haur eta gazte literaturako saria Patxi Zubizarretari eman diote, Zerria lanagatik eta ilustrazio saria Joseba Larratxek eskuratu du, Ni ez naiz Mikel Laboa komikiarengatik. Ekitaldiaren pasarte batzuk jaso ditugu bideo honetan.

Irudiak: Irekia-Eusko Jaurlaritza.