Urriak 12 ditu gaur, jai egun ofiziala. Pertsianak jaitsita dituzte herriko saltoki gehienek. Baina haietako denda bat baino gehiago ez dute irekiko bihar, ezta etzi ere, azken egunotan Usurbilgo merkatal eremuan jarri dituzten kartel deigarrietan ohartarazi duten moduan. "Konturatu al zara gure herriko dendak ixten ari direla?". Hala diote, horma, erakusleiho, denden parean, panel edota autobus geltokietan ikus ditzakezuen euskarriotan.
Hausnartu, zer pentsarazi eman nahi digu Hurbilagok eta herriko dendari txikiek, gure kontsumo ohiturez. Usurbilen bizitzeaz gain, Usurbilen erosteak duen garrantziaz. Guztiok interpelatu nahi gaituzte, oraingoan baita belaunaldi berria ere, erosle gisa keinu txiki handiak egin ditzagun. "Bat hasi, besteak segi, guztiok bultza! Bertakoa gal ez dadin egin dezagun iraultza!".
Erosle txikien iraultza hasi da.