"Erosle Txikien Iraultza!" abian da Usurbilen. Hurbilago Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkartearen ekimena ikusgarri egiteko aukera izango duzue datorren urriaren 21era arte. Usurbilen bizitzeaz gain, bertako denda txikietan erosiz gero, "poltsa berrerabilgarriak, poltsa tolesgarriak, motxilak, biserak, boligrafoak..." banatuko dituzte.
Galtzen goazen herri ondarearen zati bat, tokiko merkataritza babestu eta suspertzeko ekimen berria dugu "Erosle Txikien Iraultza!". Ekimen honekin bat egiteko gonbita egin digute Hurbilagok eta herriko dendari txikiek.
Azken urteotan, indar handiz geure bizimoduan, eskualde honetan nahiz Donostiaren bueltan sartu diren merkataritza katen handien "inbasioen" edota online bidezko salmentaren aurrean, merkataritza eredu hau auzitan jarri eta txikia, bertakoa, tokikoa, hurbilago duguna babesteko deia egin digute.