Baterajotzea

Asteburuko topaketa feministako hamaika hitzorduetarako izen-emateko aukera oraindik

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 12a, 12:02

Urriaren 13tik 15era Usurbilen egingo den Baterajotzerako izena ehkoneskagazteak.eus atarian eman daiteke. Lerrootan duzue asteburuko topaketa feministarako Euskal Herriko Neska* Gazteek iragarritako ekimen sorta.

Baterajotzea
Urriak 13, ostirala
16:00 Izen-ematea eta lo-lekuaren muntaia.

18:00 Harrera ekitaldia Bea Egizabalekin.
Mahainguru zentrala: Neska* Gazteok Utopiak Lehertzeraino!". Nerea Zubizarreta (Haziak), Malen Letamendi (Intziri), Amaia Bosque (Kalamiak), Amaiur Arguiñena (Iruñerria) eta Naia Kortaberria (EHN*G).

21:00
Afaria.

22:30
Bertso saio musikatua:
-Gai jartzailea: Jone Lizarralde.
-Musikariak: Irene Ruiz de Austri eta Aner Peritz.
-Bertsolariak: Sarai Robles, Izaro Bilbao, Eli Zaldua eta Lierni Rekondo.

Ondoren,
kontzertua: Olatz Salvador.


Urriak 14, larunbata
10:00-12:00 Tailerra: zumba herrikoia.
Mahainguru zentrala: "Asteriskoa: subjektuaren inguruko eztabaida". Alex Iturralde (Harrotzen), Mijo Lizarzaburu eta Uma Ulazia (EHN*G).

12:30-14:00
Hitzaldiak/tailerrak:
-"Munstroak hemen dira. Lodifobia suntsitzeko lehen pausoak". Itziar Reguero (Ezin Kabitu) eta Laura Galar (Ezin Kabitu).
-Herri kirolak: "Araxes" Herri Kirol Taldea.
-"Begirada feminista dekolonialak: nekropolitika, mugak eta proiektu eraldatzaileak". Nayua Jatri ("Red Ecosocial Saharaui"), Pastora Filigrana eta Michelle Antonella Carbajal.
-"Mundu berriak sortzeko, artista feministak oholtzara": Amets Aznarez, Iune Ruiz, Jone Erzilla eta Irantzu Idoate.
-"Komunikazio feminista: egia ez da existitzen, feminismoa bai". Laura Ré (Bertikala), Estitxu Garai Artetxe eta Ainhoa Vitoria (Gaztea Irratia eta Yokoona).
-"(Etxe)bizitzak gure neurrira!". Maider Arregi (Infernua Bizirik), Nerea Valdés (Infernua Bizirik), Ane Salvador (Azet Etxebizitza Sindikatua) eta Jule Goikoetxea.
-"Lurraren eta feminismoaren sinergietatik”. Amets Ladislao (Etxaldeko Emakumeak eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna), Mirene Begiristain Zubillaga (EHUko ikerlaria eta Biolur) eta Aintzane Ariztegi (Aroztak Herri Ekimena eta Baztango Mugimendu Feminista).
-Soinu teknikari tailerra: Ane Landa.

14:30 Bazkaria.

16:00 Mahainguru zentrala: "Gu ere greba feminista orokorrera!". Nekane Olalde (egoitzako langilea), Mariana Urcuyo ("Trabajadoras no domesticadas", LAB), Elene Lopetegi (Euskal Herriko Bilgune Feminista) eta Maider Barañano (EHN*G).

18:30 Mobilizazioa eta ekitaldia.

21:00 Afaria.

22:30 Kontzertuak: Ibil Bedi, Ziztada eta Samantha Hudson.

Ondoren, DJ-ak: Dj Latxirongak eta DJ Kalimounstro.


Urriak 15, igandea
10:00-12:00 Denok jasotzera! Desmuntai girotua.

12:00-14:00 Marianitada.
Neska* gazteak oholtzara!
Emakume* Artisauen Azoka

14:30 Bazkaria.

16:00-18:00 Ondorioak eta itxiera!

Informazio gehiago eta izen-ematea aurrez: ehkoneskagazteak.eus

Antolatzaileak: Euskal Herriko Neska* Gazteak.