Artisau Azokan postua jarri nahi duenak izen-emateko garaia du

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 13a, 09:08

Aitzaga elkartea azaroaren lehenerako antolatzen ari den Artisau Azokan postua jarri nahi duenak orain du izen-emateko aukera. 

Artisauen eta eskuz landutako gaien bilgunea izango da Usurbil, ohi bezala, azaroaren lehenean. Aitzaga elkartea azoka honen 27. edizioa prestatzen ari da. Azaroaren 1ean goizez, frontoi ingurua artisauen eremua izango da. Iaz, gogoan izan, estreinakoz, Dema plazaraino zabaldu zuten azoka. Hitzorduak izandako harrera jendetsua kontuan izanda, bete-betean asmatu zuten antolatzaileek txertaturiko berrikuntzak.

Denetariko ogibideek izaten dute, artisauak eta artisau zaletuak hartueman estuan jartzen dituen Artisau Azoka honetan; bitxigintza, larrugintza, egur-lanketa, zeramika, otarregintza, metalgintza... Herri ordezkaritza zabala erakarri izan du, gainera, ekimen honek azken edizioetan. 

Aurtengoan postua jarri nahi duenak artisautzaazoka@gmail.com helbidera idatzi dezake.