Baterajotzea

Mobilizazio jendetsua topaketa feministen baitan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 15a, 11:08

Herriko kaleak zeharkatu zituen mobilizazio jendetsua egin zuten larunbat arratsaldean, Baterajotzearen baitan.

Euskal Herriko Neska* Gazteek antolaturiko mobilizazio nagusia duzue ondoko irudiotan. Asteburu honetan Usurbilen egindako Baterajotzearen baitan, herriko kaleetan barrena eginiko manifestaziokoak hain zuzen.

Munalurra paretik hasi, Artzabaleko itzulia egin, handik Kale Nagusia alderik alde zeharkatu eta San Inazio kaletik Bordatxo pareko biribilgunetik barrena Oiardo kiroldegian amaitu zuten ehunka lagun batu zituen mobilizazioa ekitaldi batekin.