Ehizean zebilen Usurbilgo gizon baten bila ari dira Cuencan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 16a, 12:00

67 urteko Usurbilgo gizonezko baten bila dabiltzala berri eman du DV-k.

Usurbilgo 67 urteko gizonezko bat desagertua dago Cuencan. Bere bila dabiltzala berri ematen ari da DV hedabidea. Antza, igandean galdu zuten bere arrastoa, lagun batekin Buenache de la Sierra udalerriko ehiza-barruti batean zela. Lagun honek eman zuen desagerpenaren berri, herrikidea bistatik galdu zuenean eta mugikorreko deiei erantzuten ez ziela ikusita. 

112 larrialdi zerbitzuetarako telefono zenbakira deitu ostean, Cuencako Guardia Zibilak SEPRONAko kideen bidez helikopteroa, dronak, edota herritarren segurtasuneko kideak mobilizatu zituen, Usurbilgo gizonezkoa desagerturiko eremua miatzeko.