Usurbilkultura.eus

"Gari eta Maldanbera" kontzertuan eta "Kanpora sartzen" antzezlana, NOAUA!ren azarorako eskaintza

Noaua Aldizkaria 2023ko urriaren 17a

Bi hitzordu hauez gain, Udalarekin batera Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 35. urtemugako ikuskizuna antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak azarorako. Hitzordu hauetarako guztietarako sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue.

Azarorako hiru ekintzez osaturiko eskaintza dakarkigu NOAUA! Kultur Elkarteak. Batetik, haur eta gaztetxoei zuzenduriko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Urteak bete, abenturak bizi!" taldearen 35. urtemugako ikuskizuna. Horrez gain, Gari & Maldanbera kontzertuan izango ditugu Sutegin, baita ""Kanpora sartzen" antzezlana ere. Ekitaldi guztiotarako sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue. Lerrootan dituzue xehetasunak:


Azarorako eskaintza
Azaroak 5, igandea
11:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Urteak bete, abenturak bizi!" ikuskizuna Oiardo kiroldegian.
Zehaztasunak: “35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarta erraldoia ere... Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!... Eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!”.
Nori zuzendua: haur eta gaztetxoei.
Sarrerak: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Azaroak 10, ostirala
22:00 Gari & Maldanbera kontzertuan Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Garik, Maldanbera taldearekin batera, bere bakarkako ibilbideko azken 30 urteetako abesti ezagunenak errepasatuko ditu. Horiek guztiak “Gari & Maldanbera. Zuzenean” izeneko diskoan jaso dituzte eta hori da, hain zuzen ere, emanaldi honetan eskainiko digutena. Bestalde, emanaldiak jada prestatzen ari diren ikuskizun berriaren kutsua izango du. Urte amaiera baino lehen album berria argitararuko du Garik bere taldearekin batera. Dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren abestiekin berriz gozatzeko gaua izango da beraz!!".
Sarrerak: aldez aurretik 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 8 eurotan eskuratu ahalko dute sarrera bat kultur elkartearen egoitzan.

Azaroak 11, larunbata
20:00 "Kanpora sartzen" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zuzendaria: Aitziber Garmendia Mendizabal.
Aktoreak: Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren.
Zehaztasunak: "Umorez betetako emanaldi gordina. 2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da. Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Lehen pertsonan idatzitako istorioa da "Kanpora sartzen". Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren kontuak azaleratu nahi dituena. Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?".
Sarrerak: aldez aurretik 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 6 eurotan NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.