Usurbilgo Udalak iaz aurtengorako onarturiko egutegi fiskalari lotutako bi jakinarazpen argitaratu ditu asteazken honetako, urriaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Urte honi dagozkion azkeneko bi tasen erroldak jendaurrean jarri eta borondatez ordaintzeko finkatua dagoen epealdia zein izango den gogorarazi du.
Batetik, "2023an bide publikoa okupatzeagatik dagokion tasaren errolda onetsi" duela ohartarazi du, errolda hilabetez Kontuhartzailetzan jarri duela berri ematearekin batera. Gauza bera, "2023ko emakida administratiboari dagokion tasaren errolda" ere onetsi eta gune berean hilabetez ikusgai jarri du Udalak.
Biak ala biak borondatez ordaintzeko epea finkatua du Udalak, azaroaren 2tik 30era hain zuzen.
2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...).
Informazio gehiagorako, abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.