Sorterri guztietako usurbildarren topalekua izaten den Mundualdia azaroaren 4rako iragarri dute antolatzaileek. Aurretik, ordea, baita beste zenbait ekimen ere. Legealdi berriarekin martxan den Aniztasun Kontseilua ostegun honetan, urriaren 19an, bilduko da. "Legealdi berriarekin, martxan da berriz ere Aniztasun Kontseilua. Azken hilabeteetan egindako lanaren emaitzen eta aurrera begikoen inguruan hitz egingo dute. Lantaldeak izaera irekia izan du hasieratik, eta urriaren 19ko bilerara ere interesa duen edonor joan daitekeela gogorarazi dute", deitzaileek nabarmendu dutenez.
Mundualdiaren bezperatan, ongietorri saioa antolatu dute udaletxean, urte hasieratik irailera arte Usurbila bizitzera etorritakoentzat.
Mundualdira begira
Urriak 19, osteguna
18:00 Aniztasun Kontseiluaren bilera Potxoenean. Hizpideak: azken hilabeteotako lanketa eta aurrera begirako erronkak. Bilera irekia interesa duen herrikide ororentzat.
Azaroak 2, osteguna
18:00 Alkatearen ongietorri saioa urte hasieratik irailera bitarte herrian erroldatutakoei Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.
Azaroak 4, larunbata
Mundualdia.