"Erosle txikien iraultza!"

Herrian kontsumituta, erosle txikien iraultzara batzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 19a, 09:38

Urriaren 21era arte albiste honi atxikitako argazkiko produktuak eskuratu ahalko dituzue herriko dendetan. Modu horretan, "Erosle txikien iraultza!" ekimenarekin bat egin ahalko duzue.

"Erosle Txikien Iraultza!" betean da Usurbil. Hurbilago Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkartearen ekimena ikusgarri egiteko aukera izango duzue datorren urriaren 21era arte. Usurbilen bizitzeaz gain, bertako denda txikietan erosiz gero, "poltsa berrerabilgarriak, poltsa tolesgarriak, motxilak, biserak, boligrafoak..." banatuko dituzte.

Galtzen goazen herri ondarearen zati bat, tokiko merkataritza babestu eta suspertzeko ekimen berria dugu "Erosle Txikien Iraultza!". Ekimen honekin bat egiteko gonbita egin digute Hurbilagok eta herriko dendari txikiek.

Azken urteotan, indar handiz geure bizimoduan, eskualde honetan nahiz Donostiaren bueltan sartu diren merkataritza katen handien "inbasioen" edota online bidezko salmentaren aurrean, merkataritza eredu hau auzitan jarri eta txikia, bertakoa, tokikoa, hurbilago duguna babesteko deia egin digute.