Euskarazko poema bat hautatu eta emanaldi egunean, beste batek hautatutakoa irakurri. Eta modu horretan, euskal poesia bilduma edo katea osatzea. Horixe izan zen Booktegi egitasmoaren bosgarren urtemuga jaialdian egin zutena eta esperientzia hark izandako harrera ederra ikusita, esperientzia errepikatzera doaz berriz aurtengoan ere. Urriaren 28an, larunbatarekin ospatuko da euskarazko literatura sarean guztion jartzen diharduen egitasmoaren ospakizun eguna.
Aipatu moduan, tartean, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Sutegi udal liburutegiak iaz bezala, "poesia itzulera" ekimen hau antolatu dute. "Euskarazko literatura sustatzeko jaialdi honetan, euskal poema bat aukeratu eta beste batek aukeratutakoa irakurriaz osatuko dugun katean parte hartzeko gonbidapena da honakoa", antolatzaileen esanetan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada Sutegi udal liburutegian. Hautatutako poema helbide honetara bidali behar da urriaren 25a baino lehen, izena ematearekin batera: biblioteka@usurbil.eus
Irakurketa saioak, solasaldiak...
Orain arteko urtemuga borobilena, bosgarrena, sortu zuten lekuan bertan, Usurbilen ospatzea erabaki zuten, eta seigarrena ere udalerri honetan antolatzea erabaki dute. Euskarazko literatura guztion esku sarean jartzen daraman udalerri honetan sortutako Booktegi elkarteari lotutako urtemuga jaialdia urriaren 28rako iragarri dute.
Egun horretarako prestatu dituzten ekimenen egitaraua ezagutzera eman dute jada. "Aurtengo partaideak, besteak beste, Nere Ibarzabal, Eneko Bidegain, Arrate Egaña, Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez, Maialen Akizu, Beñat Barandiaran, Harkaitz Cano, Maite Larburu, Petti, Oihana Maritorena, Noaua Elkarte, Udarregi Ikastola, Nagore Legarreta, Ibai Arrieta, Joseba Urzelai, Jon Urbe, Mendi Urruzuno, Lander Rezola, Gari Garaialde, Idoia Unzurrunzaga eta Xabier Artola izango dira", aurreratu dute antolatzaileek.
Irakurketa saioak, solasaldiak eta zenbait emanaldi iragarri dituzte. Aipatzekoa, sorkuntza munduan ezagunak direnen parte hartzea baita herri eragile hainbatena ere; NOAUA! K.E., Udarregi ikastola edota Sutegi udal liburutegia jaialdi honen sustatzaileen artean izango dira.
Booktegi jaialdia
Urriak 28, larunbata
Zumarte Musika Eskolan:
10:00 "Elkarri irakurriz solasaldia"-Energia- Nerea Ibarzabal, Eneko Bidegain, Arrate Egaña.
11:00 "Poesia irakurraldia"-NOAUA! K.E., Sutegi udal liburutegia.
12:00 "Elkarri irakurriz solasaldia"-Zaintza-Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez.
Moderatzailea: Maialen Akizu.
Sutegin:
17:00 "20netoak"-Maite Larburu, Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran.
Sarrera: 5 euro, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
18:00 "Ipuinaldia"-Udarregi ikastola.
19:00 "Manipulazio Estrategiak"-Petti. Juantxo Zeberio.
Sarrera: 5 euro, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Argazki erakusketa.
Informazio gehiago, booktegi.eus atarian.