EAEko Auzitegi Nagusiak plazaraturiko euskararen aurkako epaien harira, Usurbil kide duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik (UEMA) aditzera eman dutenez, adierazpen instituzionala helarazi die" udaletan ahalik eta lasterren onartzeko". Sei puntuko testuan, kezkagarritzat eta larritzat jotzen ditu epai hauek, bereziki udalerri euskaldunei eragiten diela ohartaraztearekin batera. Eskaera argi bat egiten du, gainera: "urra dezagun bidea euskararen indarberritze-prozesua lege-babes sendoarekin hornitzeko". Azkenik, azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon deitu duen manifestazioarekin bat egin eta herritarrei mobilizazio horretan parte hartzeko deia egin die.
Azken orduotan, UEMAk salatu duen moduan, "oldarraldiak ez du etenik. Gure eskubideen defentsak ere ez. Hizkuntzak ez dira boligrafoak bezala galtzen. Jazarri eta desagerrazi egiten dituzte. Ez dugu onartuko atzera egiterik. Euskaraz jarraituko dugu. Azaroaren 4an denok Bilbora!".
Aipatu moduan, Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa deitu du azaroaren 4an arratsaldeko 17:00etan Bilboko Euskaldunatik abiatuko dena, "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" aldarripean. Epaitegietatik aste honetan bertan euskararen aurka kaleraturiko bigarren epaiaren harira, adierazi dutenez, "gaur euskararen normalizazioaren aurkako sententzia berri bat eman du EAEko Auzitegi Nagusiak, bigarrena aste honetan. Azaroaren 4an batasunetik erantzun irmoa ematera deitzen ditugu herritar guztiak. ASKI DA!".
Oldarraldiaren aurrean. Euskararekin bat. Euskaraz bat.
Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun erakundeok kezkaz bizi dugu azkenaldian euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta. Epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gainera, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat dela, oldarraldi judizial bat, funtsean.
2023ko martxoaren 24an Kontseiluak bere urteko Batzar Orokorrean adierazpen publikoa onartu genuen, euskararen biziberritzearen aurkako olatu erreakzionarioari aurre egiteko itun politiko eta sozial sendo baten aldeko deia egin genuen. Izan ere, euskararen biziberritze prozesuaz harago milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna baitago auzitan, eta harekin batera berdintasuna, justizia eta kohesio soziala. Funtsean, bizikidetza.
Horrela, maiatzaren 10ean Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, agerraldi jendetsua egin genuen euskal gizarteko askotariko norbanako ezagunek eta gizarte eragileetako ordezkariek. Bertan, azaroaren 4an Bilbon euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestaziorako deia egin genuen.
Uztailaren 13an, aldiz, Espainiako Konstituzio Auzitegiak EAEko Udal Legearen aurka emandako sententzia salatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80 alkate eta ehundik gora udal ordezkari elkartu genituen Bilbon, euskalgintzak deitutako agerraldian.
Irailaren 26an aurkeztu ziren azaroaren 4ko manifestazioaren xehetasunak: 17:00etan Euskaldunatik abiatuko da, Bilboko udaletxeraino, «Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat» lelopean.
Informazio gehiago, kontseilua.eus atarian.
UEMAk UDALEI HELARAZITAKO ADIERAZPENA
Gaur jakin dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin dituela Eusko Jaurlaritzaren 179/2019Dekretuaren hainbat artikulu. Udal Legea garatzen du dekretuak, eta hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du.Espainiako Auzitegi Konstituzionalak uztailean Udal Legeari buruz emandako epaiaren ostean, Dekretuaren aurka egin du Auzitegi Nagusiak. Epai hauek euskararen ofizialtasuna bera ere zalantzan jartzen dute, askotan Udal Legeak arautzen ez dituenak ere aurreikusiz, modu prebentiboan.
Eusko Legebiltzarrak kontsentsu zabalarekin onartu zuen epaitegiek baliogabetu nahi duten Udal Legea, etaazken Inkesta Soziolinguistikoak ere argi erakutsi du gizartearen gehiengo zabal batek babesten dituela euskararen normalizazioa helburu duten politikak. Beraz, epai hauek euskararen biziberritzearen aurkakoakez ezik adostasun sozial handi baten kontrakoak ere badira. Azken batean, herritarren eta udalen erabakimena jartzen dute auzitan.
Horren aurrean, honako hau adierazpen hau egin nahi du Udalak:
- Kezkazetalarritasunez hartu dugu euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako epai hau. Testuingurua erekontuan hartu behar da: azkenaldian gisa bereko epai batzuk iritsi dira, eta guztietan berbera izan da norabidea. Epai hauek traba dira urteotan euskara sustatzeko bidean adostasun handiz eraiki denorubearentzat.
- EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die UEMAk eta bertako kide diren udalek urte askoanjorratutako lan-ildoei: hizkuntza-plangintzarieta kontratazioari, adibidez. Udalak helburu nagusienartean du udalerrian euskara normalizatzea eta herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta sententziahonek oztopoa besterik ez dakar. Hori jarri baitu ezbaian auzitegiak: euskararen normalizazioa. Euskaralehenestearen aurka egin du, gaztelania baztertzea delakoan. Ez da halakorik: minorizatutako hizkuntzaaurrerabidera eramatea da, eskubide guztiak bermatzeko.
- Sententziahoriek bereziki eragiten diete udalerri euskaldunei, horietan ari baitira hartzen euskarazfuntzionatzeko neurri gehien. Hori oztopo bikoitza da euskararen indarberritze-prozesuarentzat: batetik, galgajartzen diete euskara normalizatzeko neurri aurreratuenei, eta normalizazio-prozesuak badauka horren premia;bestetik, euskarak indar handiena duen lurralde-eremuei eragiten diete, eta gune horien premia gorria dueuskarak. Udalerri euskaldunek ezinbestekoa dute lege-babesa.
- Udalerri euskaldunetan, hainbat arlotan aurrera egin du euskarak hamarkada hauetan,baina oraindik badazertan eragin. Udalean bertan ere urrats handiak egin ditu euskarak, eta gaur egun, zerbitzu-hizkuntza ez ezik, lan-hizkuntza nagusia ere bada euskara. Horretan jarraitzeko asmo sendoa du Udalak, eta aurrerantzean ere martxanjarriko ditu bere esku dauden neurri eta plangintza guztiak. Euskara da gure udalerriko hizkuntza propioa, eta horisustatzen jarraitzeko konpromisoa dauka Udalak. Justiziazkoa da.
- Udalak,asmo hori garatu ahal izateko, ezinbestekoa du lege-orube sendoa. Hortaz, Udalak dei hau egin nahidie lege-araudia garatzeko eskumena duten gainerako erakunde guztiei: nork ere eskumenekin eta elkarlana oinarritzat hartuta, urra dezagun bidea euskararen indarberritze-prozesua lege-babes sendoarekin hornitzeko.
- UEMAk bat egin duEuskalgintzarenKontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin, etaepai honek beste arrazoi bat jarri du kalera ateratzeko: euskararen aurkako oldarraldia eten egin behar da. Horregatik, UEMAko kide den heinean, euskararekin bat egiteko eta Bilboko mobilizazioan parte hartzeko deia egiten die Udalak herritarrei.
2023ko urriaren 17an