Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak Joan Mari Torrealdai ikerketa beka deialdia plazaratu zuten 2022ko udaberrian. Deialdi hartara aurkezturiko hamahiru lanen artean, epaimahaiak Oier Guillan eta Idoia Beratarbideren 'Artxibo biluzia' izenekoa saritu zuen. Aurkeztuko lan hura ontzen aritu dira hilabeteotan eta orain, jendaurreko lehen emanaldia eskaintzera doaz, urriaren 22an Sutegin. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, honako hau ez da antzezlanaren estreinaldia izango, "egonaldi irteerako emanaldia" baizik, publikoarekin kontrastatzeko lehen pasea.
"Artxibo biluzia"
Eguna: urriak 22, igandea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Oharra: egonaldi irteerako emanaldia eta publikoarekin kontrastea.
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Ekoizpena: Josu Zubia.
Zehaztasunak: "Joan Mari Torrealdai bekaren bidea sortutako lana da. Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.
"Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki", kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna.
Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian".
Sarrerak: gonbidapenak, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.