2023-24 ikasturtea

Zumarte Musika Eskolakoen ikastaroetan matrikulatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 23a, 10:42

Zumarte Musika Eskolak aurtengorako iragarri duen ikastaro eskaintzan matrikulatzeko aukera izango duzue gaurtik aurrera.

Zumarte Musika Eskola
Azaroaren 6tik ekainaren 21era iraungo duten ikastaro eskaintza antolatu du Zumarte Musika Eskolak. Izena online bideratu ahalko da astelehen honetatik, urriaren 23tik 29ra zumarte.eus atarian. Hemen ikastaroon zehaztasunak:
-Gitarra 55 urtetik gorakoentzat: asteartero 10:00-11:00 artean Ixak Arruti irakasleaekin, taldean. Prezioa: 100 euroko matrikulazioa eta 22 euro hilean.
-Armonika: astero ordu erdiz bakarka, Asier Nieto “Kixki” irakaslearekin adostutako egunean. Prezioa: 140 euro matrikulazioazioa eta 30 euro hilean.
-Ukelelea: astelehenero 19:30-20:30 artean, Nuria Culla irakaslearekin, taldean. Prezioa: 100 euro matrikulazioa eta 22 euro hilean.
-Musika 0-3 urte artekoentzat: bi ostiral arratsaldetik behin ordubetez taldean, Araitz Larrea irakaslearekin. Prezioa: 50 euro matrikulazioa eta 11 euro hilean.
-Alboka: astero orduerdiz bakarka, Teresa Jareño irakaslearekin adostutako egunean. Prezioa: 140 euro matrikulazioa eta 30 euro hilean.
-Dultzaina: astero ordu erdiz bakarka, Mikel Ortiz irakaslearekin adostutako egunean. Prezioa: 140 euro matrikulazioa eta 30 euro hilean.



KzGunea

Hilabete amaierara arte, urriaren 31ra arte 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Urriak 25-27, 11:00-13:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Urriak 30-31, 11:00-13:00 "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu".
-Azaroak 2-8, 18:00-20:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Azaroak 9-13, "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Azaroak 14-16, "Canva. Ikasi diseinatzen".
-Azaroak 17-28, "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Azaroak 29-30, "X (Twitter) zure Smartphonean".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Kantu Taldea
Astelehenero biltzen segiko dute entsegu saioetarako, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan. Aldaketarik ez bada, urriaren 28an irtengo dira berriz kantu-jiran, 12:00etan Mikel Laboa plazatik.