"Udazkena Liburutegian"

"Enperadorearen Kondaira" itzalen ikuskizuna gaurko Liburutegien Egunean

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 24a, 08:00

Udal liburutegiak abian duen urte garai honetako zikloaren baitan, itzalen ikuskizun berezia antolatu du astearte honetarako, urriaren 24rako Sutegin.

Patata Tropikala taldekoen "Enperadorearen Kondaira" izeneko ikuskizuna programatu du Sutegi udal liburutegiak astearte honetarako, "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan. Egun seinalatua, Liburutegien Eguna izango baita urriaren 24a.

"Udazkena Liburutegian"
Urriak 24, asteartea
18:00 "Enperadorearen Kondaira" ikuskizuna Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Kondairak dio aintzineko Txinan, K.A. II. mendearen bukaeran, Wu-ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezerk ez zuen Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaiotzen da Itzalen antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatutako kondairekin".
Sarrera: doan.

Azaroak 6, astelehena
19:00 “Galeuzca, La Periferia contra el Páramo” liburuaren aurkezpena, Xosé Estévez egilearen eskutik. “Galizia, Euskal Herria eta Katalunia, 3 nazioen arteko akordio politikoak XX mendean zehar jasotzen ditu aipatu liburuak”. Nafartarrak eta Sutegi Liburutegiak elkarlanean antolatu dute saio hau.

Azaroak 9, osteguna
17:30 Irakur Jolas Txokoa 3-5 urteko haurrentzat. Laguntzaile batekin etorri beharko dute. Partaide kopuru mugatua. Izen-ematea Sutegi Liburutegian.

Azaroak 15, asteazkena
18:15 Irakurketa solasaldia. 8-11/12 urtekoei zuzendua. Mintzagai: MARIXOR liburua;
Yolanda Arrieta idazlea gure artean izango da.
Liburua eskuragarra Sutegi Liburutegian.
Sarrera doan.

Azaroak 21, asteartea
19:00 “Vuelta al Pais de Elcano” Liburuaren inguruko hitzaldi-solasaldia Ander Izagirre idazlearen eskutik.
Nahi izanez gero, liburua eskuragarri Sutegi Liburutegian.

Azaroak 28, asteartea
19:00 “80 amandre” helduentzako ipuin kontaketa saioaUdal Parekidetasun Sailaren eskutik.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.