Xumetik

Xumetik jaialdiak eman zuena

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 25a, 11:16

Zumetaren muralak 50 urte bete ditu aurten. Ekitaldi ugari egin dira eta Xumetik izeneko jaialdia izan da orain arteko gogoangarriena. Parte hartze handikoa izateaz gain, ikusgarria izan zelako. Irailaren 23ko ekitaldiak eman zuena bideo batean laburbildu dute.

Usurbilgo Kulturguneak, Usurbilgo Udalak eta 650 Usurbil Bizi egitasmoak elkarrekin antolatu zuten jaialdia. Goizetik gauera, hamaika hitzordu antolatu ziren. H Produkzioak-ek bideo-irudiz jaso zuen dena eta hauxe da osatu duen laburpena.