Azaroaren 7an

Nekazaritza tresnen IAT azterketetarako txanda eskatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 25a, 08:17

Azaroaren 7an Alkartasuna Kooperatiban egin ahalko diren azterketetarako hitzordua aurrez eskatu beharko da telefonoz.

Nekazaritza tresneriari IAT azterketa egiteko garaia heldu da. Azterketa hauek Usurbilen azaroaren 7an egingo dira, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibaren atarian. Azterketa hauek egiteko asmoa dutenek aurrez eskatu beharko dute hitzordua. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea, 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta.

Deialdi honetan parte hartu ahalko dute Usurbilgo zein inguruko herrietakoek, Udaletik ohartarazi dutenez.

Garai batean, baserrietan egiten ziren azterketok, "baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua". Horregatik, herrietan azterketa zerbitzuak eskaintzen hasi ziren eta herri bakoitzean azterketa egun bat finkatzen hasi ziren.