Osoko ohiko bilkurak aurreko legealditik hilero azken ostegunetan egiten dituzte, hala dute onartua eta arautua. Urriari dagokiona hilaren 26an egin zuten. Egutegia eskuartean hartuta, datorrena izatez azaroaren 30arekin egokituko da, Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolaturiko zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba feministaren egun berean.
Greba hau babestu eta sustatuko dutela iragarri zuen udal gobernu taldeak urriaren 26ko osoko bilkuran. Horregatik, azaroaren 30ean egokituko den osoko bilkura hori, bezperara aurreratzea proposatu zuen iragan asteko saioan. Aho batez onartu zuten udal talde guztiek. Honenbestez, azaroko ohiko osoko bilkura hilaren 29an izango da, asteazkenez, arratsaldeko 18:00etan.