Hiru misio eta laugarren bat "zuekin batera" landu nahi dutena. Modu honetan aurkeztu du Usurbilgo Udalak, datozen urteotarako "Usurbil Bizi. Lau misio, herri bat" herri proiektua, herrikide eta eragileez inguratua, ostiral honetan Zumarte Musika Eskolako ganbaran. Honatx aurrerapen moduan misioak eta misio bakoitzari lotutako helburuak. Datozen egunotan, aurkezpen honi buruzko xehetasun gehiago eskainiko dizkizuegu.
"Usurbil Bizi. Lau misio, herri bat"
Zaintza
Misioa
2030erako norbere bizitza proiektuari erantzungo dion zaintza eredu integral eta duina lortzea, erantzunkidetasuna, eragileen arteko lankidetza eta zaintza langileen profesionalizazioa eta duintasuna ardatz izango duena.
Helburuak:
-65 urtetik gorako pertsonen %25ak zaintza plana martxan izatea.
-Usurbilgo 5 auzotan %25 gizonezkoak izango diren zaintza sareak martxan jartzea.
-Zaintza langile eta familien %50 zaintza ekosisteman egotea.
-Etxez etxeko zerbitzua jasotzen dutenen kopurua eta zaintzarako prestazioa jasotzen dutenena orekatzea (%50).
Udala, gertu
Misioa
2026rako udalak herritarrei ematen dien zerbitzua 10ekoa izatea: gehienez ere 10 minutu itxarotea zuzeneko arretan, herritarren eskaerei 10 eguneko epean erantzutea eta udala osoki digitala izatea.
Helburuak
-10 eguneko epean erantzutea.
-Zuzeneko arretan, gehienez ere, 10 minutu itxarotea.
-Osoko digitala izatea.
-Gardentasuna eta komunikazioa hobetzea.
-Herritarrekiko arretan, entzute aktiboa.
650 Usurbil Bizi
Misioa
2030erako Usurbilgo bisitarien %30ak Usurbilgo komunitate zaintzailea, euskal arte garaikidea, ondare kulturala eta ekologia ardatz duen gizarte eraldaketa ezagutu eta bisitatu dezala lortzea.
Trantsizio ekosoziala
Misioa
Laster, erronka honi erantzuteko lotutako kosorkuntza prozesua abiaraziko dute. "Gaia zure intereskoa bada, animatu parte hartzera!" egin dute gonbita.
Egunotan, aurkezpen honek emandakoari buruzko xehetasun gehiago.