Azaroaren lehen eguna ate joka dugu, eta harekin, bueltan datorkigu 27. Artisau Azoka. "Hemen da berriz ere!!", gogorarazi dute antolatzaileek, Aitzaga Kultur Elkarteak. Azaroaren lehen egunean, frontoia eskuz lantzen dihardutenen eta haien sorkuntza lanen topagunea izango da. "Bertaratu, ikusi eta erosi gure artisauek egiten dituzten lanak!!", egin dute gonbita antolatzaileek.
Denetariko postuetan barrena osteratxoa egin nahiz erosketak egiteko aukera aparta izango da. Bitxigintza, keramika, otargintza, larrugintza, ukenduak, makramea, egur lanketa, metalgintza, pilotak, beira, harriak, haziak... Denetarik aurkituko duzue hamarnaka postuetan barrena.
Guztia, aipatu moduan, azaroaren lehen egunean, goiz eta eguerdi partean Usurbilgo plazan.
