Booktegi

Euskarazko poesia, herrikideen ahotan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 28a, 14:24

Herritarren ahotik, poesia errezitaldi ederraz gozatzeko aukera izan da larunbat goizean, Booktegiren jaialdian.

Euskarazko literatura sarean guztion eskura jartzen diharduen Booktegi egitasmoaren egun handia gaurkoa. Zumarte Musika Eskolako ganbaran egin dituzte bi solasaldi eta lerrootara dakarkigun euskarazko poesia errezitaldia larunbat goiz honetan.

Literatura genero honetaz herritarren ahotik gozatu ahal izan dute bertan zirenek musika eskolako goiko solairura igo direnek. Euskal sortzaile hainbat hautatu dituzte gaurko Booktegi jaialdirako NOAUA! Kultur Elkarteak eta Sutegi udal liburutegiak antolaturiko hitzorduan. 

Aurrez poesia bat hautatu eta errezitatzeko eginiko deialdian, denetariko gaiak, ahotsak eta mezuak hedatu dituzte Zumarteko ganbaran.