Booktegi

Konfinamendu garaia eta amesgaiztoak ipuin antzeztu bilakatu dituzte Udarregiko ikasleek

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 28a, 19:50

Aurrez landuak zituzten hiru ipuin antzeztu dituzte Udarregi ikastolako ikasleek larunbat honetan egin den Booktegi jaialdiaren baitan.

Literatura bere forma, ikuspegi, ahots eta adierazpen ezberdinetan plazaratzen ari da Booktegi jaialdia larunbat honetan. Goiz parteko Zumarte Musika Eskolako ganbarako errezitaldi eta solasaldien ondotik, Sutegik hartu du jaialdiaren lekukoa arratsaldean.

Auditorioko oholtzara igotzen lehenak Udarregi ikastolako ikasleak izan dira. Aurrez landuak zituzten hiru ipuin eder azaldu eta antzeztu dituzte; guztia aldi berean eta zuzenean.

Lehenengoa, 2020ko martxoan etxeratu gintuen covid19 garaiko konfinamenduko haien bizimodua izan du hizpide eta beste biak amesgaiztoen jira-birakoak izan dira.

Irudiotan dituzue kontalari eta antzezle trebe eta paregabe taldea: