Booktegi

Zaintza eta energia hizpide izan duten idazleen arteko topaketak

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 28a, 14:07

"Elkarri irakurriz" izenburupeko solasaldi bana egin dute Booktegi jaialdiaren baitan; batean energia, eta bestean zaintza izan dute hizpide, gai hauei lotuta sortu dituzten ipuinen egileek. Tartean zen usurbildar idazle bat ere; Ugaitz Agirre Zapirain.

Idazleen arteko bi elkarrizketa guneri ere tartea egin dio larunbat honetan Usurbilen ospatu den Booktegi jaialdiak Zumarte Musika Eskolako ganbaran, bertako irakasleek musikatu duten hitzorduan. "Elkarri irakurriz" izeneko solasaldien bueltan batu dituzte sei idazle. Gai zehatz baten inguruan egindako sortze lanak aurkeztu dituzte, baina ez nork berea. Idazle bakoitzak ondokoaren ipuina irakurri eta horri buruzko iruzkina egin du.

Batetik, energia hizpide dute haien sorkuntza lanei buruz jardun duten Nerea Ibarzabalek, Eneko Bidegainek eta Arrate Egañak. Zaintza izan dute ahotan, bestalde, Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez idazleen lanek.