Bihartik hasiko diren kirol hitzorduen agenda zabala aste osoan

Noaua Aldizkaria 2023ko urriaren 31

Eskubaloi, boleibol, futbol edota pilota partidak izango ditugu aste honetan inoiz baino lehenago, asteazken honetatik bertatik hasi eta igandera arte, datozen bost egunotan. Hemen dituzue xehetasunak.

Kirol hitzorduen agenda
Boleibola Oiardo kiroldegian
Azaroak 4, larunbata
13:00
Infantilak: Udarregi-Aldapeta


Futbola Haranen
Azaroak 4, larunbata
10:00
Infantil mutilak: Usurbil FT-Lengokoak SD
11:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Antiguoko KE B
15:45 Jubenil preferenteak: Usurbil FT-Arrupe Chaminade CDDF B
18:00 1. mailako erregionalak: Usurbil FT B-Intxurre KKE


Pilota
Azaroak 2, osteguna
19:00 Aginagan:
Gipuzkoako kadeteak, 2. mailan: Pagazpe (Aburuza-Pagola)-Mundarro
Gipuzkoako Nagusien 1. mailan, finalerdiak: Pagazpe (Santxo-Urruzola)-Tolosa

Azaroak 3, ostirala
17:45 Usurbilen: 
Infantilak eskuz banaka errendimenduko txapelketa 3. mailan: 
Pagazpe (Ugarte)-Gazteleku
Pagazpe-Alde Zaharra
Pagazpe (Oliva)-Mundarro


Eskubaloia
Azaroak 1, asteazkena
11:00 Senior mutilak: Usurbil KE-Elgoibar

Azaroak 4, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil KE A-Hernani
11:15 Infantil neskak: Usurbil KE B -Orio Eragin
17:30 Kadete mutilak: Usurbil KE-Urola
19:30 Kadete neskak: Usurbil KE-Aiala B Zarautz
Oharra: partida hauen ordutegietan aldaketak egon daitezke.



Europako Dardo Txapelketa
Azaroaren 3tik 5era bitarte Europako Txapelketa jokatuko dute Andorran. "Berriz ere bertan izango ditugu Usurbilgo hainbat ordezkari", berri eman diote NOAUA!ri. Guztira sei izango dira bertaratuko direnak jokatzera (Aitzaga eta Xarma tabernetako taldeak) amateur mailan". Haiez gain, "Yolanda Fernandezek eta Joseba Unanuek epaile gisa jardungo dute". Hitzordu honen atarian NOAUA!ri adierazi diotenez, "pasa den denboraldietan bezala, dominaren batekin itzultzeko esperantza dute herriko jokalariek".