Alerta laranjan asteazken gauean haizeagatik

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 31a, 08:00

Asteazken arratsaldeko 18:00etan hasita abisu horian izango gara haizeagatik eta iluntzeko 21:00etatik aurrera alerta laranjan. 120 kilometro ordutik gorako haize boladak izan ditzakegu.

Haizeak gogor joko du asteazken arratsaldetik aurrera, bereziki azaroaren 1etik 2rako gauean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta laranjan izango garela ohartarazi du. Aurretik, asteazken arratsaldeko 18:00etan hasita abisu horian izango gara. "Haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke", ohartarazi dute. Haizeguneetan, aldiz,  "80-100 km/h ingurukoak".

Asteazken iluntzeko 21:00etan aktibatuko dute alerta laranja. "Haizeguneetan haize-boladek 100-110 km/h-ko abiadura gaindi dezakete". Haizeguneak ez diren tokietan "90-100 km/h ingurukoak izan daitezke". Alerta laranja hau ostegun goizaldeko 3:00ak arte izango dute indarrean. 

Ostegun iluntzeko 21:00etan berria aktibatuko dute abisu horia haizeagatik haizeguneetan. "Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete". Haizeguneak ez diren tokietan, aldiz, "80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete". 

Iragarpena
Ordu haizetsu horien bezpera honetan, gaur (urriak 31), "giro eguzkitsua" izango dugu. "Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Hego-haize ahul-bizia ibiliko da; gauean indartu egingo da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".

Aldaketa nabarmenduko dugu bihar, azaroak 1. "Goizetik aurrera zerua oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du, batez ere goizean. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; egunaren amaieran indartu egingo da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, maximoetan aldaketarik ez".

Ostegunean, "zerua oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina edo zaparradak botako ditu. Baliteke trumoi-ekaitzak botatzea. Mendebal-osagaiko haize bizi-gogorra ibiliko da goizaldean, orduan hego-mendebala nagusituko da, bolada oso gogorrekin; goizean ahuldu egingo da, baina arratsalde-gau partean berriro ere zakartu daiteke. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira; egunaren amaieran emango dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".

Informazio gehiago, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.