#A4DenokBilbora

Bilboko manifestaziora joateko autobus zerbitzuan izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 1a, 13:35

Euskararen aurkako azkenaldiko erasoak salatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko autobus zerbitzua antolatzen ari dira. Asteazken gau honetara arteko tartea duzue izen-emateko.

"Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat. Euskaraz bat" aldarripean Euskalgintzaren Kontseiluak larunbaterako, azaroaren 4rako arratsaldeko 17:00etan Bilboko Euskaldunatik abiatuko den manifestazioa antolatua du, hainbat eta hainbat eragileren babesarekin. Milaka pertsonen parte hartzea espero dute antolatzaileek. Dagoeneko 50 autobus baino gehiago antolatu dira Euskal Herriko txoko ezberdinetatik. Usurbilen ere zerbitzu hau antolatzeko asmoa dago.

Bizkaiko hiriburura joateko autobus zerbitzua antolatu asmo dago Usurbilen baita, aipatu moduan. Asteazken gau honetako, azaroaren 1eko gaueko 22:00ak arteko tartea duzue zerbitzu hau baliatu nahi duzuenak izen-emateko. Horretarako, mezu bat irati 606 330 556 telefono zenbakira. Mezu horretan zenbat lagunek eman nahi duzuen izena adierazi. 

"Azaroak 1, asteazkena, gaueko 22:00ak baino lehenago idaztea eskertuko genuke antolatu ahal izateko", ohartarazi du antolakuntzak. Izena emandakoei ostegunean, hilaren 2an "bidaliko zaizue mezu bat irteera ordua adieraziz".