Abian da Nafartarrak taldekoen zikloa. Asteartean hasi zuten “Irunberri 1990: gure herriaren metafora bat” liburuaren aurkezpenarekin. Pako Aristik gidatu zuen saioa. Ostegun honetan, azaroaren 2an, bigarren hitzordua; “Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen” liburu biografikoaren aurkezpena Sutegiko eraskustaretoan.
Nafartarrak taldekoen zikloa
Urriak 30-azaroak 6
18:00-20:00 Erakusketa Sutegin.
Azaroak 2, osteguna
19:00 “Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen” liburu biografikoaren aurkezpena Sutegiko eraskustaretoan.
Hizlaria: Oskar Arantzabal.
Zehaztasunak: “Federico Krutwig Euskal Herriak XX. mendean izan duen pertsonaia nabarmenetariko bat izan da. Euskaltzaina, idazlea, politikaria, poliglota eta poliedrikoa. Errenazimenduko gizona. Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu zuen. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Oskar Arantzabal eibartarrak”.
Azaroak 4, larunbata
10:00 Jardunaldia Sutegiko auditorioan.
Bi hitzaldi:
“Banu Qasi Vascones islamizados”
Hizlaria: Jose Luis Orella Unzue.
Hizkuntza: gazteleraz.
Zehaztasunak: “Iruñeko erresumaren jatorrian, familia handi baten presentzia eta eragina agertzen da: Banu Qasitarrak, baskoi islamizatuak, Eneko Aritzaren zuzeneko ahaideak eta Casioren seme-alabak, erromatar arbasoen leinu baten ondorengoak. Euren botereari eta Kordobako kalifekin zuten loturari esker, laguntza garrantzitsua eman zioten nafar erresumari, hasieran eta etsai frankoen aurkako borrokan”.
“Errozabal/Orreaga 824 ko gudua”
Hizlaria: Beñi Agirre Oiartzabal.
Zehaztasunak: “Orreagakoa ez zen bataila bakarra izan. Errozabalen hamaika aldiz jokatu ziren gudaldiak, azken hiruak erabakigarriak; mugarria, 824an, Eneko Aritza buruzagia zorutik altxa zutenean”.
12:00 Mahaingurua Sutegiko auditorioan: Iñaki Idigoras, Iñigo Larramendi eta Angel Rekalde.
Moderatzailea: Mentxu Zorita.
Zehaztasunak: “Orreagako batalla irabazi ondoren, Iruñeko erresuma gauzatzen da. Nafarroa eta euskaldunen independentziaren jatorria. Ze balore dauka gaur egun horrek? Ze esanahi ematen diogu? Zer dakigu? Noraino ulertzen dugu gure izatearen oinarrian dagoela, mila urtez herri librea izatea eta esparru propioa edukitzea: hizkuntza, kultura, identitatea, lurraldea... garatzeko”.
Azaroak 6, astelehena
19:00 “Galeuzca, La Periferia contra el Páramo” liburuaren aurkezpena Sutegi udal liburutegian, Xosé Estévez egilearen eskutik.
Zehaztasunak: “Galizia, Euskal Herria eta Katalunia, 3 nazioen arteko akordio politikoak XX mendean zehar jasotzen ditu aipatu liburuak”.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Nafartarrak eta Usurbilgo Udal liburutegia.