Udazken betean gara bistan denez; azken egunotako haize bolada gogorren iragarpenarekin segiko dugu asteburuan ere, abisu eta alerta artean alegia, igande goizaldera arte. Albiste honetan beherago duzue, ohar hauen guztien zerrenda.
Ostiral honetan, Usurbilen, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina egingo du, sarri eta ugari; zaparrada handiak bota ditzake. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake. Haizea goizean mendebaldera aldatuko da, tarte gogorrekin eta bolada oso gogorrekin. Arratsaldean haizeak indarra galduko du. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira".
Larunbatean, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina egingo du, sarri eta ugari; zaparrada handiak bota ditzake. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake. Haizea goizean mendebaldera aldatuko da, tarte gogorrekin eta bolada oso gogorrekin. Arratsaldean haizeak indarra galduko du. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira".
Igandean, "goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da; goizean hodeitza handitu egingo da eta zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geldituko da. Euri txikia egingo du, noizbehinka ertaina, batez ere egunaren bigarren partean. Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, bizi, tarte gogorrekin, eta bolada oso gogorrekin goizaldean: orduan hego-mendebaldekoa nagusituko da. Goizean indarra galduko du. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".
Haizeagatik alertan
Azaroak 3, ostirala
06:00-18:00 Abisu horia haizeagatik haizeguneetan. 100 kilometro ordutik gorako boladak izan daitezke, 70-80 kilometro ordutik gorakoak haizeguneak ez diren tokietan.
Azaroak 4, larunbata
00:00-06:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro ordutik gorako boladak izan ditzakegu.
06:00-12:00 Alerta laranja haizeguneetan: 120 kilometro ordutik gorako boladak izan ditzakegu.
06:00-12:00 Abisu horia haizeguneak ez diren tokietan: 90 kilometro ordutik gorako boladak izan ditzakegu.
18:00-00:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro ordutik gorako boladak izan ditzakegu. 80 kilometro ordutik gorakoak haizeguneak ez diren tokietan.
Azaroak 5, igandea
00:00-06:00 Abisu horia haizeagatik haizegunetan: 100 kilometro ordutik gorako haize boladak izan ditzakegu haizeguneetan, 80 kilometro ordutik gorakoak haizeguneak ez diren tokietan.
Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian.